Udane Juaristik erakusketa zabaldu du Kukuherri aterpetxean

Udane Juaristi artistak hogeita hiru lanez osatutako erakusketa jarri du Azkoitiko Kukuherri aterpetxean. Bertako lanak teknika mistoz landutakoak dira; «obra gehienak, argazkia eta olioa tartekatuz lortutakoak dira; argazki collagen bidez lortutako errealitate eta pinturaren espresioa nahasten diren lanak dira.
Juaristik, Berlin, Cuba, Madril edota Pariseko irudiak landu ditu erakusketako obrak sortzeko, beraz, hirietako giroa presente dago erakusketan. Paisaiez gain, ordea, aurpegiak ere landu ditu, eta horiek ere «kaleko girora» gerturatzen dutela jakinarazi du aritstak.
Bere obrak hilaren 19ra bitartean egongo dira ikusgai Kukuherri aterpetxeko tabernan eta aurretik kapila zegoen aretoan.

Ez dago iruzkinik

Send this to friend