2011ko Aiako aurrekontua iazkoa baino %16 handiagoa izango da

Atzo iluntzean Aiako Udalbatzak 2011ko aurrekontua aztertu eta bozkatu zuen Aiako udaletxeko udalbatzar aretoan. Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontua 2.957.529,30 eurotakoa izango da, iazkoa baino %16 handiagoa, eta EAJren aldeko bost botorekin eta ezker abertzalearen aurkako bi botorekin onartua geratu zuen.

Aiako alkate Igor Iturainek udalbatzarrean azaldu zuenez, 1.125.125 euro gastatuko ditu Aiako Udalak inbertsioetan. Besteak beste, hurrengo proiektuak gauzatzeko asmoa dute.

– Gaztelekua                                      45.000 euro
– Santio Erreka auzoko haur parkea            40.000 euro
– Anbulategiaren berregokitzapena      30.000 euro
– Arratolako urbanizazioan lanak         19.000 euro
– Igerilekuko makineria berritzea    35.000 euro
– Kirolgune-pasealekua egitea                     190.000 euro
– Elkano auzoan frontoi-txokoa          270.000 euro
– Bide konponketa eta azpiegiturak    160.000 euro
– Altxerriko haitzuloaren museoa             100.000 euro
– Dema-plazaren egokitzapen lanak     21.000 euro

Horretaz gain, Udalak herriko turismo, kultur eta kirol talde, elkarte eta ekimenei ematen dien diru-laguntza bere horretan mantenduko duela azaldu zuen Iturainek; baita euskara sustatzeko komunikabideei eta nazio mailako ekimenei ematen dien laguntza ere.

Aurrekontuaren baitan sartu dituzten gastuei aurre egiteko diru-sarrera nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiko “Fondo Forala” deiturikoak emango dio Aiako Udalari, honek 1.052.822,30 euro emango diola aurrikusi baitu Udalak. Horretaz gain, gainontzeko erakundeetatik 260.000 euro jasotzea aurrikusi dute. Bestalde, 2011n Matadero izeneko udal eraikina saltzea ere aurrikusi du Aiako Udalak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend