‘Motxo’-k hondoa «zaintza faltagatik» jo zuela dio Sustapen Ministeritzak

Urtebete eta gero, Motxo auzia-ren inguruko lehen ondorioak iritsi dira; Espainiako Sustapeneko Ministeritzaren txosten baten arabera, Bizkaiako arrantzontziak «seguruenik» patroiak «modu eraginkorrean zaindu ez zuelako» jo zuen hondoa Zumaia eta Deba arteko biotopo eremuan. Bestetik, Motxo arrantzaontzia iraultzearen eta erregaia galtzearen arrazoia «gaizki definitu, antolatu eta gauzatutako erreskate plana» izan zela ondorioztatu du Mininisteritzak; erreskatatze operazioan, berriz, «antolakuntza, formazio, erabakiak hartzeko eta ardurak onartzeko gabeziak» nabaritu zirela gaineratu du.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend