Euskadiko Sokatira Txapelketako finala jokatuko dute Aian larunbatean

Artxiboko irudian, nuarbetarrak  600 kiloko Euskal Herriko Txapelketan (Naiara Exposito/Hitza)

Artxiboko irudian, nuarbetarrak 600 kiloko Euskal Herriko Txapelketan (Naiara Exposito/Hitza)

Sei taldek parte hartuko dute sokatira norgehiagokan, 17:00etatik aurrera, Aiako pilotalekuan. Euskadiko Sokatira Txapelketako finala jokatuko dute. Goma gaineko lehia izango da 320 kiloko pisuan, hain zuzen ere. Aiako Idi Proba Elkarteak antolatu du txapelketa, eta Aiako Udala izango da egitasmoaren babeslea. Sokatira atsegin duten herritarrak hitzordura gonbidatu dituzte.

Parte-hartzaileak

  • Napurrak A (Ezpeleta).
  • Sakorri B (Arrigorriaga).
  • Ibarra A.
  • Baigorri.
  • Abadiño.
  • Ibarra C.
Ez dago iruzkinik

Send this to friend