San Martin jaiei hasiera eman diete Urdanetan

Atsedenaldia eginda, asteazkenean jarraituko dute Aiako auzoko festek.

Larunbatean hasi ziren San Martin festak Urdanetan, eta ez dira bukatuko datorren igandea bitartean. Larunbatean bertan, haurrentzat jolasak, txokolatada, bertso afaria, Maia eta Arzallusekin; erromeria eta asto lasterketa egin zituzten Aiako auzoan. Atzo, igandea, berriz, zaharren eguna ospatu zuten. Besteak beste, pala txapelketako finala jokatu zuten, eta Lizaso eta Peña bertsolariek alaitu zuten auzoa, Laja eta Lutxurdio trikitilariekin.

Atsedenaldiaren ostean, asteazkenean jarraituko du festek. Honakoa da hurrengo egunetako egitaraua:

Azaroak 11, asteazkena.

11:oo. Meza nagusia.

11:30. Auzokoen tortilla patata lehiaketa.

12:00. Auzoko herri-kirolariekin frogak.

22:30. Epelde eta Lutxurdinorekin erromeria, Ximorren.

Azaroak 13, ostirala.

22:30. Mus Txapelketa Indamendi elkartean.

00:00. Ximor tabernaren irekiera, Dianak jotzen duen bitartean.

Azaroak 14, larunbata.

06:00. Diana eta oilasko biltzearen hasiera, Izer eta Alabier trikitilariekin.

21:00. Oilaskoekin auzo afaria Indamendi elkartean.

Ondoren, erromeria Narbaiza eta Laja II.arekin, pilotalekuan.

Azaroak 15, igandea.

11:30. Meza nagusia.

12:00. Eskuz binakako pilota partiduen finala.

Bukatzean, herri kirolak: Izetatarrak, Ugaitz Mugertza eta Olasagasti.

Probak amaitzean, pilotari irabazleei sariak emango dizkiete.

17:00. Idi demak. Uztarri bakarreko probak, 800 kiloko harriekin 20 minutuko lanetan.

23:00. Erromeria, Ostolaza eta Andonegirekin.

23:30. Patata dantza Ximorren, eta bukaerako traka zaratatsua.

Larunbat iluntzeko argazki bilduma:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend