Auzoa jendez bete dute Loiolako San Jose jaiek

Ez da aspertzeko astirik izan asteburu honetan Loiolan, San Jose jaietan. Haurrek eta helduek festekin hitzordua izan dute larunbatean eta igandean. Mus jokoa, afariak, duatloia, asto lasterketa, zirkoa, ume-jolasak, herri kirolak… hamaika ekintza, auzo bakar batean.

Bost lagunek parte hartu dute aurtengoan ohiko asto lasterketan. Aitor Segurola Artañola eta Tyson izan dira probako irabazleak. Aitzol Arregi eta Lia sailkatu dira bigarren tokian, Aitor Agirrezabal eta Raikonen hirugarren, Inixio Arregi eta Julita laugarren, eta Unai Agirrezabala eta Rita Barbera bosgarren.

San Jose jaiak bukatu badira ere, datorren astean izango dute azken hitzordua Loiolako festazaleek: Laja eta Lutxurdixorekin erromeria izango da Kiruri jatetxean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend