Emmanuel Bett eta Zulema Fuentes Pila garaile, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian

Emmanuel Bett keniarrak eta Zulema Fuentes Pilar espainiarrak irabazi dute XXIII. Azpeitia-Azkoitia maratoi erdia. Ez dute markarik hautsi, baina ikuskizun ez da falta izan saio horretan. Korrikalari keniarrak bigarren urtez jarraian eutsi dio lehen postuari. Diego Garciaren oroimenezko lasterketaz gain, Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu da gaur. Ander Sagarzazu donostiarra eta Lurdes Colomo zizurkildarra nagusitu dira proba horretan.

Lasterketak hasi aurretik, eta minutuko isilunea ordezkatuz, Diego Garciaren familiako kideei aurreskua egin die Sahatsa Dantza Taldekoek. Ondoren hasi dira kirol lehiak.

Honakoak izan dira lehen sailkatuak eta denborak:

Maratoi erdian, gizonetan:

  1. Emmanuel Bett (1:01:47)
  2. Moses Kipkosgeik (1:01:59)
  3. Edwin Koechek (1:02:47)

Maratoi erdian, emakumeetan:

  1. Zulema Fuentes Pilar (1:16:32)
  2. Paula Gonzalez (1:17:31)
  3. Fatima Ayachi (1:21:04)

Lasterketa laburrean (7,5 kilometro):

  • Gizonetan aurrena: Asier Fernandez azkoitiarra (0:24:38)
  • Emakumeetan lehena: Maite Etxezarreta azpeitiarra (0:29:46)

Gipuzkoako Txapelketan:

  • Gizonetan: Ander Sagarzazu (1:09:50)
  • Emakumeetan: Lurdes Colomo (1:27:26)

Elbarrituen lasterketan:

  1. Ion Galarraga (0:42:16)

Roller lasterketan:

  • Sergio Rodriguez (0:14:19)

  • Berezi Martinez de Lafuente (0:15:57)

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend