“Gorroto-krimenak eta gorrotoaren sustatzea zuzenki daude lotuak”

SOS Arrazakeriak Interneten gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko kanpaina hasi du

“Gorroto-krimenak eta gorrotoaren sustatzea zuzenki daude lotuak. Eta biek dute izugarrizko eragina biktimengan: hitzek eragina dute eta maiz talde gutxituen eta etorkinen kontra erabiltzen diren armak bilaka daitezke sare sozialetan”, azaldu du Gipuzkoako SOS Arrazakeriak. Interneten eta sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko kanpaina hasi du: #stopgorrotoarendiskurtsoari

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko PRISM egitasmoan parte hartzen du: PRISM proiektuaren helburua da sare sozialetako gorrotoaren diskurtso horiek atzeman, ekidin eta aurre egitea.

Europako bost herrialdeetan abiarazi dute PRISM: Italia, Frantzia, Errumania, Erresuma Batua eta Espainiar estatuan.

Kanpaina zabaltzen laguntzen ari dira Euskal Herrian Berria taldea, Hamaika Telebista, HITZA eta EHUk.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend