Ordu eta erdian agortu dira Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian parte hartzeko plazak

Dena den, itxaron zerrenda zabaldu dute, eta jendeak plazari uko eginez gero zerrenda horretako pertsonekin jarriko dira harremanetan antolatzaileak.

Atzo goizean zabaldu zuten Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian parte hartzeko izen-ematea www.kirolprobak.com webgunean, eta ordu eta erdirako agortu ziren plazak. Iaz baino 100 izen-emate gehiago jarri dituzte aurtengo ediziorako, baina laster batean agortu ziren horiek guztiak. Dena den, probaren antolaketaz arduratzen den Zarautz Balea Igeriketa Kirol Elkarteak azaldu du itxaron zerrenda zabaldu dutela eta zerrenda horretako pertsonekin harremanetan jarriko direla, jendeak plazari uko egiten badio.

Proba uztailaren 31n jokatuko da, eta parte-hartzaileek 2 kilometro eta 850 metro egin beharko dituzte igerian. Distantzia Luzeko Gipuzkoako Ligako probarik entzutetsuena da Getaria eta Zarautz artean jokatzen dena eta urtez urte indarra hartzen ari da.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend