TTIP-a hizpide izango dute bihar Getarian, mahai inguru batean

GETARIA // TTIP-ak langileen eta herritar ororen eskubideetan izango duen eraginaz arituko dira bihar Getarian. Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatu du mahai ingurua. 19:15ean izango da Alondegian eta CNTko Igor Vaquerizok, LABko Bea Martxuetak eta ELAko Laura Gonzalez Txabarrik parte hartuko dute saioan. Bertan, TTIP-ak ekarriko dituen aldaketak aztertuko dituzte, baita altenatibak proposatu ere.

Ez dago iruzkinik

Send this to friend