Santurtzi izan da aurrenekoa Joxe Azkueren omenezko xake txapelketan

Taldeko argazkia. (A.X.T)

Taldeko argazkia. (A.X.T)

Atzo, igandea, jokatu zen Azkoitiko kontzejupean Joxe Azkueren Oroimenezkoa, 34. aldiz. Bizkaiko Santurtzi taldea izan zen irabazlea, 44 puntu lortuta. Bigarren bukatu zuen Azkoitia A taldeak, 41 punturekin; hirugarren izan zen, berriz, Azkoitia B taldea, 39,5 puntu lortuta.

Urtero bezala, omenaldi hunkigarria jaso zuen Joxe Azkue zenaren familiak. Horrez gain, Egoitz Irure ere omendu zuten, 17 urtez Anaitasuna Kakute Xake Taldeko kide izan ostean, Elorrioko Zadi Baltza taldekoekin hasiko da lanean. Halere, Azkoitiko taldearen zuzendaritzan jarraituko du aurrerantzean.

Honakoa da sailkapen orokorra:

  1. Santurtzi (44 puntu).
  2. Azkoitia A (41 puntu).
  3. Azkoitia B (39,5 puntu).
  4. Barakaldo (39,5 puntu).
  5. Easo (39 puntu).
  6. Elorrio (11 puntu).
  7. Zuri Baltza (32,5 puntu).
  8. Gros X.T. (32 puntu).
  9. Zornotza (30 puntu).
  10. Azpeitia (26 puntu).
  11. Mekatar Elgoibar (25 puntu).
  12. Billabona (20,5 puntu).
  13. Lagunak (10 lagunak).
  14. Emakume Xakelariak (5 puntu).
  15. Anai Xake Eskola (3 puntu).

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend