Mikel Larrañaga nagusi, Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketan

00:29:28 minutu behar izan ditu Larrañagak lanak bukatzeko.

Mikel Larrañaga (Azpeitia, 1989) aizkolariak Gipuzkoako Lehen Mailako Txapelketa irabazi du gaur, asteartea, Mendaroko Goñati pilotalekuan. 00:29:28 minutu behar izan ditu Larrañagak lanak bukatzeko. Bigarren sailkatuari, Azurmendiri, kana erdiko aldea atera dio azpeitiarrak eta 00:32:34 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko. Haien ondoren sailkatu dira Ugaitz Mugertza, Xabier Orbegozo Arriya V. errezildarra eta Eneko Otaño beizamarra. Lau kana erdiko enbor, lau 60 ontzako eta bi oin biko ebaki behar izan dituzte.

Larrañagak 2014an ere irabazi zuen Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend