Ordutegi aldaketak izango dira Mankomunitateko zerbitzuetan

Abuztuan ordutegi aldaketak izango dira Urola Erdiko Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzu batzuetan.

Azkoitiko Garbigunea:

Astelehenetik ostiralera, goizez, ohiko ordutegia izango du: 9:00etatik 13:00etara. Larunbatez, 10:00etatik 13:00etara. Baina arratsaldez itxita egongo da. Andramarietan, abuztuaren 15etik 18ra, biak barne, itxita egongo da.

Azkoitiko Hondakinen Informazio bulegoa:

Astegunetan, goizez, ohiko ordutegia izango du: 9:00etatik 13:00etara. Astearteetan ez da irekiko. Andramaixetan, abuztuaren 15etik 19ra (biak barne) itxita egongo da.

Azpeitiko Garbigunea eta Lapatx:

Goizez 8:00etatik 13:00etara irekita egongo da abuztuan. Arratsaldez, berriz, itxita egongo da.

hondakinak errefusa eta organikoa

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend