“Lagunekin liburuaz hitz eginez gero, gustagarriagoa egiten zaizu”

LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako irakurketa kluba sortu dute Sanz Enea udal liburutegian, adin tarte horretako neska-mutilen artean irakurzaletasuna sustatzeko. Ibai Ferrera izango da irakurketa klubeko dinamizatzailea.
LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako irakurketa kluba sortu dute Sanz Enea udal liburutegian, adin tarte horretako neska-mutilen artean irakurzaletasuna sustatzeko. Ibai Ferrera izango da irakurketa klubeko dinamizatzailea. (Aritz Mutiozabal)

Ibai Ferrera, irakurketaklubeko dinamizatzailea. (Aritz Mutiozabal)

Azkenaldian irakurketa klubak dezente ugaritu dira, batez ere helduen esparruan. Honako hau, ordea, gaztetxoei zuzenduta dago. Nola sortu da ideia?
Duela gutxi bukatu nituen irakasle ikasketak euskarako espezialitatean, eta gradu amaierako proiektua haurrekin egiten diren literatura hizketaldien inguruan osatu nuen. Antoniano ikastetxeak halako esperientzia bat aurrera eramateko aukera eman zidan aurreko ikasturte bukaeran, LH 5. mailako ikasleekin, eta esperientzia positiboa izan zen benetan. Kirmen Uriberen Garmendia errege liburua landu genuen, eta aleak lortzeko Sanz Enea udal liburutegiarekin harremanetan jarri nintzen. Liburutegiko arduradunek komentatu zidaten 10 eta 12 urte bitartekoen irakurtzeko jarreran hutsune bat nabaritzen zutela. Beraz, Antoniano ikastetxeko esperientzia hura liburutegira ekartzea proposatu zidaten, herri mailan zabaltzeko.

Nolako saioak izango dira?
Hasiera batean eskola barruan egiteko literatura hizketaldiak bezala planteatu nuen, eta hori eskolatik ateratzen duzunean ezberdina izaten da. Neska-mutilak modu batera jokatzen dute liburu baten aurrean eskolan, eta beste modu batera eskolatik kanpo. Orduan, halako dinamika bat aurrera eramaten duen Peru Magdalenarekin jarri nintzen harremanetan, eta hark esan zidan garrantzitsua zela izaera umoretsua eta dibertigarria ematea, beraiek identifikatzeko jarduera gozagarri batekin. Helduen hizketaldien kutsua emango diegu, baina irekiagoak izango dira, ludikoagoak, jarduerak eginez zein sormena landuz.

Irakurri elkarrizketa osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Iruzkin bat

Utzi iruzkin bat

*

*

  • Irune Bernal
    9 apirila 2017 at 7:47 - Reply

    Zurekin berriro hitz egitea gustatuko litzaidake !!! Zaindu nahi duzun hori eta segi aurrera zure proiektuekin !!!

  • Send this to friend