2017-01-17

Igor Makazaga: “Orain dagoen aukera erakargarriena da Donostiarra”

Urtebeteko atsedena hartu eta gero, entrenatzaile lanetara itzuliko da. San Juanen eta Orion zortzi urtez aritu eta gero, Donostiarrari goranzko beste pauso bat ematen lagundu nahi dio KAE 1 ligan.
Igor Makazaga. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Igor Makazaga. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Kaiarriba-Donostiarra Arraun Elkarteak Igor Makazaga (Pasaia, Gipuzkoa, 1972) aukeratu du goiko taldearen entrenatzaile izateko. Ez da edozein. Gero, udan, emaitzak emaitza izango dira, baina aukeraketari patxadaz begiratzen jarriz gero, neurriko zapata dela esan daiteke Donostiako traineru bateratuaren egitasmoarentzat. Orioko bizilaguna gogotsu dago lanean hasteko, eta hartu duen erabakia ona izan dela ez dauka batere dudarik.

Zergatik onartu duzu eskaintza?

Arraunean dauden aukeren artean interesgarriena eta erakargarriena delako.

Zergatik da erakargarriena?

Taldearen egitura oso egokia delako lanerako. Kanporaketan, bigarren jardunaldian atera zen taldearen batez besteko adina 27,5 urte zen. Oso gaztea da. San Miguel ligan, Zumaia izan ezik, gainerako taldeen batez bestekoa 30 urtetik gorakoa izan da. Kanporaketan lehiatu zen taldearen erdia, gainera, batez besteko horretatik behera daude adinean: Julen Elizasu, Joseba Azurmendi, Imanol Iradi, Aitor Iraola, Aitor Aranegi, Telmo Iurramendi eta Nikolas Iurramendi. Onena emateko dute zazpi arraunlari horiek. Luze gabe eta luzera begira lan egiteko, oso talde erakargarria da Donostiarra.

Irakurri elkarrizketa osoa berria.eus webgunean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*