Hasi dira ‘Bakea gugandik eraikitzen’ jardunaldiak

IMG_0740_1

Jardunaldiak udaletxeko bosgarren solairuan ari dira egiten. (Maialen Etxaniz)

Gaur, ostirala, hasi dira Azpeitiko Udalak, UEUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dituzten Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea jardunaldiak. Guztira, 84 pertsonak eman dute izena, eta gaur eta bihar hainbat saio egingo dituzte bizikidetzaren gaian sakontzeko eta gaiaz hausnartzeko. Irekiera ekitaldian izan dira Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria, Iñaki Alegria UEUko zuzendaria eta Itziar Salegi jardunaldien koordinatzailea.

Eneko Etxeberriak Azpeitiko Udalaren eta UEUren akordioaren garrantzia azpimarratu du, eta esan du akordioaren helburua dela herritarrei goi mailako formazioa eskaintzea, “herritar kritikoak sortzeko”. Horrez gain, Azpeitian elkarbizitza “hobetu” egin dela adierazi du Etxeberriak, eta bizikidetza, bakea edota erreparazioa bezalako gaiak “era akademikoan eta modu integralean lantzea garrantzitsua” dela esan du.

Jarraitu albistea irakurtzen, Uztarria.eus-en.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend