2017-01-17

Itzulera, beste bide batetik

Zumaiako trainerua bueltan da, urtebetez lehorrean egon eta gero. Arraunlari eskarmentudun batzuen bultzadarekin dator, "gazteei aukera emateko nahiarekin". Atsegin Odriozola eta Gurutze Lopetegi arraunlariekin hitz egin du 'Berria'-k.

Zumaiak asko eman zion emakumezkoen traineruen lehiari. Sortzaile, eragile, eta garaile ere bai. Nork ez du gogoan 2013ko talde gogoangarria, ia dena irabazi zuena, Kontxako Bandera barne. Baina, bizitzak bezala, arraun taldeen izateak ere zikloak izaten ditu, eta zumaiarrek ezin izan zuten trainerua osatu aurreko urteko udazkenean. Horrenbestez, aurtengo udan ez ziren lehiatu.

Ematen du, baina, urtebeteko geldialdia bakarrik izango dela. Izan ere, Zumaia uretan da berriz ere. Atzo bertan, esaterako, Urola ibaiko itsasadarrean ikus zitekeen ontzi gorria, entrenamendua egiten Josu Osa entrenatzailearen aginduetara. Bada hilabete-edo arraunlariak lanean hasi zirela.

Jarraitu erreportajea irakurtzen, Berria.eus-en.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*