Erraustegiaren aurkako elkarretaratzea egin dute dozenatik gora lagunek Altuna y Uria enpresaren atarian

Dozenatik gora lagunek elkarretaratzea egin dute Altuna y Uria atarian. (Azpeitiko Ernai)

Dozenatik gora lagunek elkarretaratzea egin dute Altuna y Uria atarian. (Azpeitiko Ernai)

Dozenatik gora lagunek Lapurretarik ez! Errausketarik ez! lelopean elkarretaratzea egin dute Altuna y Uria enpresaren bulegoen atarian. Ertzainez inguraturik egin dute kontzentrazioa, eta Azpeitiko Ernaik Twitter bidez jakinarazi duenez, “materiala miatu eta pintura potea eraman dute”.

Gaur jakinarazi dute zenbait hedabidek Altuna y Uria tartean den enpresa taldeak egingo dituela Zubietako erraustegiaren lehen faseko lanak. Halere, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) abenduaren 27an jakinaraziko du ofizialki, nork egingo dituen lanok. Urriaren 28an jakinarazi zuen aldundiak erraustegiaren lanak egiteko aurkeztu ziren hiru enpresa taldeak zeintzuk ziren.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend