Urola Erdiko Mankomunitateak hainbat ohar helarazi dizkie merkatariei

Kartoizko hondakinak edukiontzietara tolestuta sartzea, eta, kartoi bilketa atez ate egiten den tokietan, kartoiak tolestuta uztea eskatu du mankomunitateak.
(Argazkia: Urola Erdiko Mankomunitatea)

(Argazkia: Urola Erdiko Mankomunitatea)

Urola Erdiko Mankomunitateak hainbat ohar helarazi dizkie merkatariei. Gabonetan “erosketa gehiago” egiten direnez, edukiontziak erabiltzen dituzten merkatariei kartoizko kaxak behar bezala tolestu eta edukiontzi barrura sartzea eskatu die mankomunitateak. Aldiz, kartoi bilketa atez ate egiten den tokietan, Azkoitian eta Zestoan adibidez, denden atarietan kartoiak ongi tolestuta uztea eskatu du. Mankomunitateko kideek esan dutenez, kartoiak edukiontzietatik kanpo uzteak “arazoak eragiten” dizkie biltzaileei. “Haien lan karga ere handitu egiten da, eta herriaren txukuntasuna kaltetzen du. Tolestu gabeko kartoiek bolumen handia hartzen dutenez, garraioak ez dira optimizatzen, eta alferrikako kutsadura eta gasua eragiten dira”, azaldu dute mankomunitateko kideek. Hori dela eta, merkatariei “ahalegina” egitea eskatu diete.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend