Aimar Irigoien nagusitu da Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan

Aimar Irigoien. Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa

Harri-jasotzaileak, sari banaketan. (Tolosaldeko Ataria)

Aimar Irigoien harri-jasotzaile errezildarrak zortzigarrenez jantzi du Euskal Herriko Harri Handien txapela. Eskualdeko bost harri-jasotzaileen artean egon zen atzo garaipena, eta azkenean Irigoien nagusitu zen, 60 altxaldi eginda.

Atzo arratsaldean jokatu zuten norgehiagoka Asteasuko Usabarri pilotalekuan Jokin Eizmendi zarauztarrak, Aimar Galarraga oriotarrak, Imanol Illarramendi Kortaberri, Irigoienek eta Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak. Bigarren postuan geratu zen Eizmendi —azken bi urteetako txapelduna–, eta ondoren Galarraga, Larramendi eta Goenatxo III.a, hurrenez hurren.

Parte hartzaileek hiru minutuko lau tanda egin zituzten 200 kiloko errektangularrarekin, 175 kiloko zilindroarekin, 150 kiloko kubikoaren eta 125 kiloko bolarekin.
Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa. Aimar Irigoien.

Txapelketako proben datuak. (Tolosaldeko Ataria)

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend