Kamioi bat irauli da Zestoan, Alberdinekotik gertu, eta errepidea itxi egin dute

GI-631 errepideko 7. kilometroan izan da, Zestoa parean

WhatsApp Image 2016-12-19 at 15.16.20

Autopilaketak daude Zestoatik Azpeitira arteko GI-631 errepidean, 7. kilometroan. 14:05ak inguruan kamioi bat irauli egin da bainuetxetik gertu, Alberdinekoaren parean, eta errepidea bi noranzkoetan (Azpeitira eta Zumaiara) itxi egin dute, eta horrek auto pilaketak eragin ditu. Garabia etorri eta kamioia errepidetik atera bitartean itxita egongo da. Kamioilariak zauri arinak izan ditu eta istripuaren tokian artatu dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend