Errauste plantaren aurkako kalejira egin dute Zarautzen

Datorren asteartean, abenduaren 27an, esleituko dituzte errauste planta eraiki eta kudeatzeko lanak, eta hori iragartze aldera, haren aurkako kalejira egin dute eguerdian herrian barna. Errauste planta ibiltari batekin heriotza irudikatu dute, joaldunekin lagunduta.

Egitasmo honekin “herritarrak beraien poltsiko eta osasunak izan ditzaketen kalteaz ohartarazi” nahi izan dituzte. “Izan ere, zarauztarron 32 milioi euro kostatuko da errauste planta, eta bestalde, osasunarentzako duen eragin erradioa (10 km) oso gertu geratzen zaigula adierazi nahi dugu, lerro zuzenean, Zarauztik Zubietara 11 kilometro baitaude”.

Horrekin batera, datorren asteartean 12:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egingo duten elkarretaratzera joateko deia egin dute.

Kalejirako irudi bilduma: Zarauzko Hitza

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend