Korrika eginez, urteari agur esan diote Zarautzen

Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, XIV. San Silvestre Lasterketa jokatu dute gaur arratsaldean 600 bat lagunek.
Hainbat lagunek egin dute lasterketa mozorrotuta (Aritz Mutiozabal).

Hainbat lagunek egin dute lasterketa mozorrotuta (Aritz Mutiozabal).

Kirola eta jai giroa uztarturik, urteari korrika eginez eman diote agurra 600 bat lagunek. Antoniano Kirol Elkarteak hamalaugarrenez antolatu du proba, eta aurtengo garaileak Hossain Kaanache eta Sara Alonso izan dira. Lehen hiru sailkatuek ez ezik, sari bereziak izan dira; esaterako, mozorrorik onena sorginarena izan da. Urtero bezala, hainbat opari zozkatu dituzte amaieran.

Haurren lasterketa ordubete lehenago jokatu da. Aurten, 80 inguru neska-mutilek egin dute korrika, herriari itzuli labur bat emanez. Mutiletan Hodei Elezgarai izan da azkarrena, eta nesketan, Nora Jimenez. Parte-hartzaile guztiek gozokiak jaso dituzte helmugan.

SAILKAPENAK

Haurrak neskak

  1. Nora Jimenez
  2. Eider Castro
  3. Maddi Azpitarte

Haurrak mutilak

  1. Hodei Elezgarai
  2. Xabier Elezgarai
  3. Gaizka Alberdi

Helduak emakumezkoak

  1. Sara Alonso
  2. Yolanda Moreno
  3. Alaitz Oruesagasti

Helduak gizonezkoak

  1. Hossain Kaanache
  2. Andoni Irazusta
  3. Juan Bendito
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend