Ostegun goizean egingo dute bolumen handiko hondakinen bilketa, Zestoan

Datorren ostirala jai izanik, herritarrek asteazken gauean atera beharko dituzte hondakinak.

Datorren ostirala, urtarrilak 6, jai eguna izanik, bolumen handiko hondakinen (altzariak, etxetresnak…) bilketa bezperan egingo dute Zestoan. Hori horrela izanda, herritarrek asteazken gauean atera beharko dituzte hondakinak.

Gainontzean, jai egunetan izan ezik, hileko aurrenengo eta hirugarrengo ostiraletan pasatuko dira bilketa egitera, eta herritarrek bezperan atera beharko dituzte hondakinak. Urola Erdiko Mankomuntateak herritarrei bilketa egunak errespetatzeko dei egin die, kaleak txukun izateko eta hondakinen pilaketak ekiditeko.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend