Aitor Frantzesenak ohorezko sakea atera du Reala eta Vila-realen arteko partidan

Aritz Aranburu surflariarekin eta Ibon Illarramendi 'Koala'-rekin izan da Frantzesena Anoetako berdegunean. Partida hasterako zelai erdian egin du zarauztarrak ohorezko sakea.

Aitor Frantzesena Gallo surf egokituko munduko txapeldunak ohorezko sakea egin du gaur, asteazkena, Realaren eta Vila-realen arteko Errege Kopako partidan, Anoetan. Aritz Aranburu surflariak eta Ibon Illarramendi Koalak lagundu diete Frantzesenari Anoetako berdegunera, eta partida hasterako zelai erdian egin du zarauztarrak ohorezko sakea.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend