2017-01-17

Egurra ta Kitto taldeak diskoa aurkeztuko du zapatuan, Azpeitiko Gaztetxean

Bad Sound Systemek eta Azpeitiko taldeak kontzertu bana eskainiko dute, 22:00etan hasita.

Larunbat gauean Egurra ta Kitto eta Bad Sound System taldeen kontzertuak izango dira Azpeitiko Gaztetxean. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta Egurra ta Kitto taldeak Gure ordua diskoa aurkeztuko du. Durangoko Azokarako prestatu zuten diskoa, eta zapatuko kontzertuarekin hasiko dute kontzertuen bira. Bad Sound Systemeko Morok diskoan kolaboratu du.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*