Baliza: “20 egunetan helburua lortu da”

Oriko Baliza elkarteak (Gure Esku Dago-Orio) herriak duen erabakitzeko eskubidea aurrera eramateko 16 urtetik gorako herritarren %10aren sinadurak lortu behar zituen bi hilabeteko epean. EUSTAT erakunde publikoak argitaratutako datuen arabera, Oriok 2016ko urtarrilaren 1ean 5.901 biztanle zituen. Kalkuluak eginda, ia 500 sinadura beharko lirateke 2017ko maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidea gauzatzeko Orion.

Zarautzen Urola Kostako herriek 2016ko abenduaren 16an egin zuten aurkezpenean hasi zuten sinadura bilketa eta hogei egunetan lortu dute legez bete beharreko pausu hori. “Erronka lortzen genuenerako saritxo bat jarri zen, urtarrilaren 16an Gure Esku Dago erakundeak sari nagusia 30.000 euro duen zozketarako bi txartel”. Argazkian ageri dira saridunak.

Gogoratu dutenez, bihar 12:30etik 14:00etara plazan izango dira Balizakoak, herritarren sinadurak bildu eta azken txartelak saltzeko.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*