Euskadiko Kopako partidak jokatuko dituzte gaur Aialak eta Amenabarrek

Finalerdiak jokatuko dituzte arratsaldean emakumezko zein gizonezkoen taldeek. Bihar, berriz, emakumezkoen kopako finala izango da.

Senior mailako Euskadiko Eskubaloi Kopa aurrera doa. Gaur finalerdiak jokatuko dituzte emakumezko nahiz gizonezko taldeek. Zarauztarrak bertan izango dira. Batetik, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian neurtuko dituzte indarrak Aialakoek BM Zuazoren aurka. 19:30ean hasiko dute partida. Bihar, berriz, emakumeen kopako finala izango da, 12:30etik hasita.

Bestetik, Amenabarrekoek Ereintza izango dute aurrez aurre. Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian izango da norgehiagoka, 20:00etatik aurrera.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend