Iñigo Unanuek eta Aitor Azpiazuk irabazi dute Orkatzen eta Korralen jokatutako mus txapelketa

C1j3FfTW8AAp2wb

Iñigo Unanue eta Aitor Azpiazu txapela soinean dutela, txapelketa amaitzean. (Orkatz kultur elkartea)

Azpeitiko Korrale tabernan eta Orkatz kultur elkartean mus txapelketa jokatu zuten atzo, eta Iñigo Unanue eta Aitor Azpiazu izan ziren irabazleak. Hainbat sari banatu zituzten txapelketa bukatzean: bikote irabazleak 500 euro eta txapelak eskuratu zituen; bigarren bikoteak, 250 euro; hirugarrenak 100 euro; eta laugarrenak, Korralen bi lagunentzako afaria.

Txapelketa amaitzean, urtarrilaren 14an Bilbon izango den manifestaziora joateko deialdia egin zuten. Gogorarazi zuten Orkatz, Pastorkua eta Izaro tabernetan eman daitekeela autobuserako izena.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend