Itziar Aizpuru eta Xabier Saldiasek ETB1eko ‘Euskalduna naiz, eta zu?’ saioan hartuko dute parte

Asteazkenean estreinatuko dute, 22:15ean, eta euskaldunak euskaldunei buruz hizketan azalduko dira, besteak beste.

ETB1ek programa berri bat estreinatuko du datorren asteazkenean: Euskalduna naiz, eta zu? Astero emango dute prime time ordutegian, 22:15ean. Oraingoz, hiru atal prestatu ditu Gorringo ekoizpen etxeak. Baina atal gehiago egiteko itxaropena du Anjel Alkain saioko zuzendariak —Aitzol Barandiaran da beste zuzendaria—.

Lehen hiru ataletan azalduko dira, besteak beste, Zarauzko bizilagun Itziar Aizpuru getariarra eta Xabier Saldias azpeitiarra.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend