Gaur da azken eguna Red Bull Rivals txapelketako hautagaiak aukeratzeko

Red Bull Rivals surf lehia antolatu dute Espainiaren eta Portugalen artean.

Red Bull Rivals surf lehia antolatu dute Espainiaren eta Portugalen artean, eta orain talde bakoitza nortzuk osatuko duten aukeratzeko une da. Zehaztuta dagoen bakarra talde bakoitzeko kapitainak dira: Aritz Aranburuk gidatuko du Espainiakoa, eta Tiago Piresek Portugalgoa. Talde bakoitza seina surflariz osatuta egongo da, bakoitza kategoria jakin batekoa: kapitaina, pro/am, junior, girl, weekend warrior eta local hero, hain zuzen ere.

Kapitaina eta local hero surflaria salbu, gainerakoak boto bidez aukeratu daitezke Red Bull Rivals-en webgunean. Hautagaien artean, hainbat zarauztar daude: Iker Amatriain, Lander Davila, Nadia Erostarbe eta Ainara Aymat. Baita Imanol Yeregi zumaiarra ere. Gaur da azken eguna botoak emateko, eta hautatuak bihar emango dituzte jakitera

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend