Imsersoko termalismo programan izena eman dezakete getariarrek

Getariako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik jakinarazi dute, Imsersoko termalismo programan izena emateko epea zabalik dagoela. Otsailetik abuztura bitarteko txandan parte hartu nahi dutenek, ostiralera arte izango dute izena emateko aukera; hala ere, itxaron zerrendan sartzeko epeak irekita jarraituko du maiatzaren 12ra arte.

Bestalde, irailetik abendura bitarteko txandan parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 12 arte izango dute izena emateko aukera. Itxaron zerrendan sartzeko epeak irekita jarraituko du urriaren 31 arte.

Getariako pentsiodunek Gizarte Zerbitzuetan izango dute programan izena emateko aukera, eta bertan ekimenaren ingururko informazio zehaztua eskainiko diete.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend