Aritz Aranburu, Red Bull Rivals txapelketako Zarauzko parte-hartzaile bakarra

Espainiako taldea gidatuko du. Bozketa epea amaituta, dagoeneko osatu dituzte Espainiako nahiz Portugalgo taldeak.
pacotwo-aritz-aranburu-2165_content

Aritz Aranburu surflaria (Pacotwo)

Igandean amaitu zen Espainia eta Portugalgo taldeetako hautagaiak aukeratzeko epea. Herritarrek maila bakoitzeko surflaria hautatu beharra zuten, botoen bidez. Hautagaien artean hainbat zarauztar zeuden: Iker Amatriain zein Lander Davila junior mailarako eta Nadia Erostarbe eta Ainara Aymat emakumezkoen kategoriarako. Horiez gain, Imanol Yeregi zumaiarra ere hautagaietako bat zen, pro/am mailarako, zehazki. Ez dute horietako inor aukeratu taldea osatzeko.

Kontaketa eginda, ondokoak izango dira Espainiako taldeko kideak: Gony Zubizarreta galiziarra pro/am mailan, Luis Diaz Urrejola kanariarra junior mailan, Ariane Otxoa bizkaitarra emakumezkoen kategorian eta Eneko Merino Zelaia donostiarra weekend warrior mailan. Kapitaina zein local hero-a aurrez zehaztuta zituzten. Aritz Aranburu zarauztarrak gidatuko du Espainiako taldea, eta Illan Urkia bizkaitarra lehiatuko da local hero mailan.

Ondoko portugaldarren kontra ariko dira horiek: Tiago Pires kapitaina, Vasco Ribeiro pro/am mailakoa lehiakidea, Henrique Pyrrait juniorra, Mariana Rocha Assis emakumezkoen mailakoa,weekend warrior kategoriako Mica Lourenço eta Tomas Fernandes local hero-aren aurka, hain zuzen ere.

Txapelketa bi tokitan jokatuko da: bata, Ribeira d’Ilhasen (Portugal) urtearen hasieran, eta bestea, Mundakan, urte amaieran. Baldintza klimatologikoaren arabera zehaztuko dituzte data zehatzak. Informazio gehiago Red Bull Rivals txapelketaren ataria aurki daiteke.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*