Bi autoren arteko istripua izan da Azkoitian, Sidenor enpresaren parean

Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua "arina" izan da, eta errepidean ez du arazorik eragin. Halere, autoetako batean zihoan pertsona bat Zumarragako ospitalera eraman dute, "zorabiatuta" zegoelako.

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, asteartea, 12:30ak aldean, GI-631 errepideko 19,1 kilometroan, Azkoitiko Sidenor enpresaren parean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua “arina” izan da, eta errepidean ez du arazorik eragin. Halere, autoetako batean zihoan pertsona bat Zumarragako ospitalera eraman dute, “zorabiatuta” zegoelako.

Ertzaintzak, euria dela eta, tentuz gidatzea gomendatu du.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*