Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak Aristerrazun izango dira igandean

Datorren igandean, abenduaren 15ean, erromeria izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Asteburu honetan Ansorregi eta Larrañaga igoko dira oholtza gainera, bertaratzen direnak dantzat jartzeko prest. 18:30ak aldean hasiko da erromeria, eta 21:30ak ingurura arte trikiti hotsa izango da nagusi Aristerrazun. Andatzako Erromeria Elkarteak erromeria zaleak saiora gonbidatu ditu.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*