‘Basker’ dokumentala proiektatuko dute igandean Aian

BaskerSuediako SVT telebistako kideak 60. hamarkadan Euskal Herrian izan ziren euskal kulturari buruzko dokumentala grabatzen, eta Basker izeneko bi film egin zituzten. Aian ere izan ziren, eta herria eta aiarren bizimodua jaso zituzten filman.

Basker dokumentala igandean proiektatuko dute Aiako kultur etxean, 12:00etatik aurrera, eta bertan 60. hamarkadako Aia eta aiarrak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Argibel Euba etnografoak kasualitatez topatu zituen bi filmak, eta DVD batean bildu ditu. Horretaz gain, filmei buruzko nondik norakoak ikertu ditu, eta liburu batean argitaratu du aztertutakoa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*