Urt 11, 2017
Bihar ‘Inhambaneko begiak’ erakusketa inauguratuko dute Zarautzen
19:00etan izango da, Merkatu plazan.
Munduko Begiak erakundeak herrialde txiroenetan ikusmen arazoak dituzten pertsonek arreta egokia lor dezaten egiten du lan. Mozanbiken oftalmologia beharrak asetzeko egiten ari den lana ezagutarazteko, bihar Inhambaneko begiak erakusketa inauguratuko dute. 19:00etan izango da, Merkatu plazan.
Bertan Elisenda Ponsek egindako argazkiak izango dira ikusgai. Horrez gain, ekidin daitekeen isiltasunari buruzko Mirads dokumentala ere emango dute. Erakusketa urtarrilaren 25era arte bisitatu ahalko da.
Ez dago iruzkinik