Bizikidetza, emakumeen begietatik

Bizikidetza foroa. Mahai ingurua. Emakumeen Txokoa.

Aitziber Blanco, Alaitz Aguado, Mertxe Urtuzaga eta Miren Odriozola, mahai inguruan. (Julene Frantzesena)

Azpeitiko Emakumeen Txokoan dozenatik gora lagun elkartu ziren atzo arratsaldean, Bizikidetza emakumeen ahotsetan mahai ingurua jarraitzeko. Bizikidetza Foroan parte hartu dute Miren Odriozolak, Alaitz Aguadok eta Mertxe Urtuzagak, eta prozesuan izandako bizipenez aritu ziren hizketan, Aitziber Blanco foroko dinamizatzailea izan denak gidatuta.

Bi urte eta erdiko ibilbidea izan du Azpeitiko Bizikidetza Foroak. Joan zen abenduan amaitu zuten prozesua, landutakoaren eta hausnartutakoaren ondorioak plazaratuta.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*