2017-01-17

Igerilekutik Loiolabidera arteko zubia itxita egongo da datozen egunetan

Bihar, ostiralean, astelehenean eta asteartean 08:30etik 17:30era bitartean itxita izango da zubia.
zubia

Igerilekuaren eta Esklabetako elizaren arteko zubian ari dira lanean. (Mailo Oiarzabal/Uztarria)

Urola ibaiaren uholde arriskua gutxitzeko obrak egiten ari da Azpeitiko Udala, eta datozen egunetan ibaiaren ondoko horma egiten jarraituko dute. Aste honetan egingo dute igerilekuaren ondoko horma, eta, horregatik, hainbat egunez itxita egongo dira igerilekuaren ondoko paseoa eta Esklabetako elizaren arteko arteko zubia “segurtasunagatik”. Bihar, ostiralean, astelehenean eta asteartean 08:30etik 17:30era bitartean itxita izango da zubia. Izan ere, horma egiteko makinek pasabide osoa hartuko duela aurreikusten dute teknikoek. Lan ordu horietatik kanpo eta asteburuetan behin-behineko pasabidea utziko dute.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*