2017-01-17

‘Mugaminak’ dokumentala eta solasaldia eskainiko dituzte Orion

Ostegun arratsaldean, 19:30ean hasita, Xuban Intsaustiren Mugaminak dokumentala aurkeztuko du Amets Arzallusek Orioko Kultur Etxean.

1974tik Txipre uhartea bitan zatituta dago; “alde batean bizi dira greziarrez mintzo diren txipretarrak eta beste aldean turkiarrez hitz egiten dutenak. Berrogehi urte pasa dira eta ez da apenas ezer aldatu”. Mugaminak dokumentala gatazka batek “zauritutako herrian barrena” egindako bidaia dela azaldu dute sortzaileek. Dokumentalaren ondoren, Amets Arzallusek eta Jon Agirresarobe Torrotxok gaiaren inguruan solasaldia egingo dute, eta herritarrek parte hartzeko aukera izango dute.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*