Passepartout taldeak kontzertua eskainiko du etzi Matadeixen

Kontzertua iragartzeko egin duten kartela. (Passepartout)

Kontzertua iragartzeko egin duten kartela. (Passepartout)

Azkoitiko Passepartout musika taldeak kontzertua eskainiko du etzi Matadeixen. 23:00etan hasiko da emanaldia. Taldeak lehen zuzenekoa abenduaren 6an eskaini zuen Durangoko Azokan. Diskorik ez dute kaleratu, baina abesti guztiak Interneten jarri dituzte entzungai, eta doan deskarga daitezke passepartout.bandcamp.com helbidean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*