2017-01-17

Baleen lorratzaren atzetik

Baleen lorratzaren atzetik

Erdi Aroko balea harrapaketa irudikatzen duten grabatua. (Xabier alberdik utzitakoa).

Aurreko astean Getariako portuan agertu zen baleak oi­hartzun zabala izan zuen, bertakoen na­hiz ingurukoen ikus­mina piztuz. Egun zetazeoen presentzia anekdotikoa gertatzen bada ere, balea arrantzak garrantzia handia izan zuen Euskal Herriko eta Urola Kostako ekonomiaren garapenean. «Ez dakigu euskaldunak noiz hasi ginen balea harrapaketan. Arkeologikoki orain arte topatu ditugun datu zaharrenak  Goi Erdi Arokoak dira, XI. mendekoak», dio Albaolako ikerketa saileko zuzendari Xabier Alberdi historialari zarauztarrak. Beste herrialde batzuetan, Europako iparraldean, kalderoiak eta balea koskorrak harrapatzen zituzten, batez ere jateko, baina Euskal Herrian balea handiak harrapatzeari ekin zioten, olioa eskuratzeko. «Lehenak izango gara horretan, ain­tzindariak, eta beste guztiei erakutsiko diegu ondorengo mendeetan», nabarmendu du Alberdik: «Alegia, arpoiarekin jo eta ondoren lantzekin hiltzeko teknika, Moby Dick filman eta beste hainbatetan ikusten dena, Eukal Herrian garatu zen».

Albistea irakurtzen jarraitzeko, joan Zarauzko Hitzaren webera.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*