Gaur izango da helduen danborradako lehen entsegua, Izarraitzen

Gaur egingo dute San Sebastian bezperako helduen danborradarako lehen entsegua. Izarraitz pilotalekuan elkartuko dira danbor taldeetako kideak, 21:00etan. Gaurkoa ez da, baina, entsegu bakarra izango; datorren asteartean eta asteazkenean ere egingo dituzte ordu eta toki berean.

Haurrek, berriz, hurrengo astean egingo dituzte entseguak: astelehenean, asteartean eta asteazkenean.

Banderaren jaitsiera

Aurten ostirala egokitzen da San Sebastian eguna, eta, horregatik, danbor talde guztiei bandera jaitsieran parte hartzeko gonbidapena egin zien udalak. San Sebastian egunez, gauean, sei talde ateratzen dira urtero, txandaka. Aurten Amnistia, Arkaitza, Itsasi, Arrantzale, Gure Ametsa eta Ardozaleak taldeei dagokie parte hartzea, baina horiez gain, beste talde batzuk ere aterako dira. Batzuen erantzunaren zain diren arren, udalak jakinarazi du 10-12 talde aterako direla.

Aurten, gainera, talde berri bat izango da helduen danborradan: Iraurgi Saskibaloi Taldea. Eta horiek ere aterako dira festari agur esan aurreko desfilean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend