Juan Karlos Merino idazle azkoitiarra hil da

Atzo hil zen azkoitiarra, eta gaur izango da haren aldeko hileta-elizkizuna Azkoitiko parrokian. Hainbat literatura lan egindakoa zen Merino.
Juan Karlos Merino Maxixatzenek 2002an egindako elkarrizketa batean. (Maxixatzen.eus)

Juan Karlos Merino Maxixatzenek 2002an egindako elkarrizketa batean. (Maxixatzen.eus)

Juan Karlos Merino (Azkoitia, 1967) idazlea hil zen atzo, ostirala. Hainbat literatur lan egina zen Merino, hala nola Kondoi urrunak (Txalaparta, 2002) eta Kaleko ipuinak (Elea, 2006). Batez ere, narrazio erotikoak idatzi zituen. Gainera, Azkoitiko Maxixatzen herri aldizkariko kolaboratzailea zen Merino, eta hark elkartean egindako lanak eskertu dute Maxixatzeneko kideek.

Gaur, zapatua, 19:00etan izango da Merinoren aldeko hileta-elizkizuna Azkoitiko parrokian.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend