600 sinadura bildu ditu Getariako Brankan elkarteak

Brankan elkartearen sinadura bilketa. (Brankan elkartea)

Brankan elkartearen sinadura bilketa. (Brankan elkartea)

Maiatzaren 7an Getarian herri-galdeketa egin ahal izateko herritarren %10aren sinadura behar dira, eta 600 sinadura inguru lortu dituzte Getarian, “herritarren %10ena baino dezente gehiago”. Beraz, Getarian ere egingo dute herri-galdeketa.

Brankan elkartetik galdera zein izango den ere jakinarazi dute: “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?” galdegingo diete herritarrei.

Eskerrak getariarrei
Brankan elkarteak eskerrak eman dizkie sinadura eman duzuen guztiei, “zuen laguntzarik gabe ezingo litzateke Getarian galdeketa egin. Pausoka-pausoka bagoaz aurrera. Brankanek lanean jarraituko du, baina herritarren laguntza eta babesa, oraingoan bezala, ezinbestekoak izango dira etorkizunean ere” nabarmendu dute.

Sinadura bilketari ostiralean emango diote amaiera. Kale Nagusian jarriko dute postua ostiralean 18:30tatik 20:30ak bitartean, eta oraindik sinatu ez duten getariarrak beren babesa ematera animatu dituzte elkartetik.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend