Ibarmia enpresan izandako lan istripuan hil zen langilearen heriotza salatu dute Donostian

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta egin dute elkarretaratzea Adegik Donostian duen egoitzaren aurrean.
Gaur eguerdian Adegiren Donostiako egoitzaren aurrean egin duten elkarretaratzeko irudia. (Argazkia: ELA sindikatua)

Gaur eguerdian Adegiren Donostiako egoitzaren aurrean egin duten elkarretaratzeko irudia. (Argazkia: ELA sindikatua)

Lehenengo astelehenean Azkoitiko Ibarmia enpresan lan istripua izan ondoren, ostiralean hil zen langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek gaur Donostian. Ibarmian istripuan hildako langileak 35 urte zituen eta mutrikuarra zen. Adegi Gipuzkoako patronalak Donostian duen egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea dozenaka lagunek, Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea lelopean.

Istripuaren berri jakin orduko hasi ziren eragileak-eta istripua salatzen eta zauritu zen langileari babesa adierazten. LABek salatu zuen enpresak gertakaria “isilean eta ezkutuan” gorde izana, eta Sortuk ere salatu zuen gertakaria. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere “doluminak” adierazi zizkien langilearen senitartekoei eta lagunei, eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek adierazpen instituzionala onartu zuten atzo. Eta Azkoitiko PSE-EEk ere salatu zuen istripua.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend