Aitor Aranaren GUTUNA: “Juankar adiskidea gogoan”

Aitor Arana idazleak Juan Karlos Merino hil berri den idazleari buruz idatzitako gutuna kaleratu du gaur 'Berria' egunkariak.

Aspaldi, egunkaria irakurtzen ari nintzela, kulturako orrietan niretzat berria zen idazle bati egindako elkarrizketa irakurri nuen. Juan Karlos Merino zuen izena, eta berehala arreta piztu zidan esaldi bat irakurri nion: “Aitor Aranaren Onan liburua baino hobea izango den bat idatziko dut”, zioen gutxi gorabehera.

Azpeitian bizi naizenez eta Juankar Azkoitian bizi zenez, telefonoz dei egin nion ea elkarrekin kafetxo bat hartuko genuen, Onanez eta bizitzaz hitz egiteko. Azpeitiko Loiola auzoko Xanadu kafetegian elkartu ginen. Elkarrizketa atsegina izan zen, eta lagun egin ginen. Elkarrekin kafea hartzeko ohitura hartu genuen, maiz samar eta beti arratsaldez, hura lanetik ateratzen zenean.

Luze gabe, Azkoitiko eta Azpeitiko idazleak afari batean elkartzea bururatu zitzaion, elkar ezagutzeko, eta niri ongi iruditu. Deialdia egiteaz eta jatetxea aurkitzeaz arduratu zen: gainerako idazleekin Azkoitiko taberna batean elkartuko ginen, eta handik jatetxera joango.

Inor ez zen azaldu. Eta gu zain. Eta jatetxean hamar lagunentzako mahaia zain.

Jarraitu gutuna irakurtzen Berria.eus-en.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend