Elkarrekin Podemosek pasabideko obrak aldatzeko eskatu du legebiltzarrean

Legez Besteko Proposamena aurkeztu du, Irabazi Zarautzek hala eskatuta, proiektuak "irisgarritasun unibertsala" eta "genero ikuspegiko hiri-diseinu irizpideak" bermatzen ez dituelako.
Irabazi Zarautzeko zinegotzi Ana de Benito eta Oihane Delgado, Elkarrekin Podemoseko Jon Hernandezekin, pasabidean. (Aritz Mutiozabal)

Irabazi Zarautzeko zinegotzi Ana de Benito eta Oihane Delgado, Elkarrekin Podemoseko Jon Hernandezekin, pasabidean. (Aritz Mutiozabal)

Elkarrekin Podemosek Legez Besteko Proposamena aurkeztu du legebiltzarrean, Santa Klaran eraikitzen hasi diren lur azpiko pasabidearen proiektua aldatzeko eskatzeko. Irabazi Zarautz koalizioaren bitartez dator eskaria, proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatuko duelako, eta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide Jon Hernandezek ondorengoa proposatu dutela azaldu du: 2001eko proiektua –arrapala bidezko sarbide bakarra– berreskuratzea, edo sarbide bakarra izango lukeen beste proiektu bat egitea, “irisgarritasun unibertsala, diseinu unibertsala eta inklusibitatea bermatzeko” eta “genero ikuspegiko hiri-diseinu irizpideak” kontuan hartzeko.

Atzo erregitratu zuten proposamena, eta legebiltzarreko gainerako taldeen babesa lortzen saiatuko direla nabarmendu du Hernandezek. Argi utzi du oposizioa ez dagoela lur azpiko pasagunearen kontra, baina proiektuak jasotzen duen Santa Klarako sarbide bikoitza –eskailera eta arrapala bidezkoa– “diskriminatzailea” dela iritzi diote. Gainera, aldaketa egitea “bideragarria” dela uste dute, “nahiz eta obrak hasita dauden, sarbidea eraikiko den azkenengo zatia izango delako”.

Jarraitu irakurtzen Zarauzkohitza.eus atarian.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend