Eguerdi gora-beheratsua izan da eskualdeko errepideetan

Gaur goiz eguerdi partean hiru istripu gertatu dira eskualdeko errepideetan. Alde batetik, gaur goizean txirrindulari bat erori egin da Aian, Gi-3710 errepideko 6. kilometroan, eta zaurituta Donostiako Ospitalera eraman dute. Azpeitian ere, txirrindulari batek istripua izan du eguerdi partean, kotxe batek harrapatu du GI-2635 errepideko 1. kilometroan; txirrindularia zaurituta Zumarragako Ospitalera eraman dute.

Bestalde, 14:30ak inguruan motor bat erori egin da Orio Gainean, N-634 errepideko 12. kilometroan. Motorzalea zaurituta Donostiako Ospitalera eraman dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend