Eskualdeko lau bikotek jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finala

Gipuzkoako mus kanporaketa jokatu zen larunbatean Ibarran. (Goierriko Hitza)

Gipuzkoako mus kanporaketa jokatu zen larunbatean Ibarran. (Goierriko Hitza)

Pasa den larunbatean, Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa jokatu zen Ibarran, eta parte hartu zuten 120 bikotetatik 32k lortu zuten Euskal Herri mailako final handia jokatzeko txartela; tartean Getariako, Orioko, Zestoako eta Zumaiako bikoteek.

Denera 128 bikotek parte hartuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean; Arabako 16 bikote, Gipuzkoako 32,  Bizkaiko 16, Lapurdiko 12, Nafarroa Garaiko 32, Behe Nafarroako 14, eta Zuberoako 6. Horiek denek, martxoaren 25ean Anoetan jokatuko den finala jokatuko dute.

Eskualdeko parte-hartzaileak
Getaria: Ander Kerejeta eta Unai Arbizu
Orio: Xabier Soroa eta Xabier Murua
Zestoa: Iñaki Alberdi eta Jose Valor
Zumaia: Gorka Murillo eta Oier Mora

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend